Herenegün xüberotara ikastea erabaki düt. (Herenegun, zuberera ikastea erabaki dut.)
Dela 14 urte, eüskara klaseak hartzen nütin, bena ordüan ez zeitan deüs sartzen bürüan. (Duela 14 urte, euskara klaseak hartzen nituen, baina orduan ez zitzaidan ezer sartzen buruan.)
Orano uste düt eüskara hanitx mintzajea zaila dela, bena orai buxi bat pürü entelegatzen düt nola ebiltzen dan hau. (Oraindik uste dut euskara oso hizkuntza zaila dela, baina orain pixka bat behintzat ulertzen dut nola dabiltzen dan hau.)
Eüskaraz mintzatea ikasteko, hanitx trebatü behar da... (Euskaraz hitz egitea ikasteko, asko praktikatu behar da...)