zenbateraino erabil naiteke bizkaierazko hiztegia batuaz ari naizenean?
Mendebaleko euskara, izatez, hiztegian zein gramatikan ezberdindu daiteke batuatik. Ez daukat argi, berriz, ea bizkaierazko hiztegi aberatsa erabil dezakedan batuaz berriketan. Txokokeriak bazter utzita, jakina. Esaterako, "ezaina" "itsusia" esateko, edota "begitandu" "iduritu/iruditu" adierazteko. batua mintzo duten gainontzeko euskalduneek ulertuko lukete? 'zuzenak' al dira horrelakoak?
Thanks, Dylan
Search from various English teachers...
Answers · 2
0
mila esker Hugo!
Zure iharduespen bikainak bertze galderatxo bat dakart; arestian aipaturiko berbak saihesteak, ulergarritasunaren izenean, ez al du txirotzen euskararen erregistro jasoa? Neuri, behinik behin, politagoa iduritzen zait euskalki guztien ondare lexikoa uztartzea, beti-beti gipuzkera aritzea baino, azken hori euskara batua deigarriena balitz lez. Bederen esparru idatzian. Zer uste duzu?
0
Zuzentasuna testuinguruaren araberakoa da. Bizilagunarekin berriketan (erregistro informalean) erabat egokia da, baina lekuz kanpo dago albistegietan (erregistro formala).
Ulergarritasuna beste kontu bat da. Beste euskalki baten hiztunak ziur aski hainbat hitzen esannahia ez luke jakingo eta beharbada komunikazioa zailagoa litzateke, baina nire ustez ez da oztopo gaindiezina.
Still haven’t found your answers?
Write down your questions and let the native speakers help you!
Don’t miss out on the opportunity to learn a language from the comfort of your own home. Browse our selection of experienced language tutors and enroll in your first lesson now!
Start Learning Today
