Search from various English teachers...
United Kingdom flagDylan InglisProfessional Teacher
Atzerri-hizkuntzak eta ikaskuntza: bi uste ustel Atzerri-mintzairak ikasten luzaro aritu naizela, denbora dezente ere eman dut hainbat eta hainbat jenderekin hizketan "lengoiak nola ikasi" gaia jorratzen. Zenbaitetan ni naiz horretaz iritzia ematen duena, eta beste hainbatetan beste askoren usteak jasotzen ditut, jakin-guraz. Denbora iragan ahala, bildu ditut iruzkin ohikoenak, lauzpabost edo. Artikulutxu hauetan lagako ditut, uste dudanaz inor balia litekeen itxaropenean. Aurreuste 1 - hizkuntzak urteetan ikasten dira. Utzi azaltzen, harritu egin baino lehen. Bai, jakina, hizkuntza batez ondo jabetzea denbora luzez ikasi beharra dagoela. Ez dut uste, ordea, "x" urte daramatzadala zer edo zer ikasten esateak inolako baliorik duenik. Txinan bidaiatzen dihardut oraingoz, baita txinera lantzen ere. Ezezagunekin topa egiten dudanean, eta txineraz hizketan hasita, lehendabiziko galderetakoa gehien-gehienetan da zenbat denbora daramadan mandarinera ikasten. Galdera honen erantzuna "x" urtebete edo, lantzean behin, "x" hilabete izaten da, abiapuntutik (niretzat, urtebete eta erdi). Hots, baten batek orain dela hiru urte hizkuntza bati ikasteari ekingo balio, erantzuna hiru urtebete litzateke. Alabaina, zer gertatzen da tarte hartan ikasteari utzi bazion une batez, beste eginkizunen erruz. Nola erantzun, orduan? "Hiru hilabete suomieraz (kasu) hasieran, gero utzi nuen, bi hilabetez, gero berriz gogorra ematen, uda-oporretara arte, orduan eten egin eta....." Beste kontu arazotsu bat da trinkotasuna; hau da, astean bitan ordubete eman duzu ikasten iaz? Edo trinko-ikastaro batean urte osoa, egunsentitik iluntzeraino, egunero-egunero? Alde eskerga dago batetik bestera, ez? Bigarren uste ustel; "x" herrialdean azaldu eta halabeharrez menperatu hizkuntza. Zenbat bider entzuten da hau, hizkuntzez solasean ari garenean? Barra-barra esaten da, ezin gezurtatuzko egia balitz bezala. Tamalez, mintzaira bati aurre egiteko alderdi asko bete behar dira; gramatika, ahoskera, idatzia, ulermena (irakurriz zein adituz) eta abar. Gauza bakar batzuk zer esanik ez, berriz, herrialde beran bizitzea komeni dira; bapateko elkarreraginak, adibidez. Hasiera batean hitz egiteko eta benetako egoeretan murgilduta egoteak ahozko gaitasunari sekulako mesede egiten dio. Zailtasuna dator berez turismo edo lana egiten jarduten dugunean, ordea. Baliteke elkarrizketa asko izatea, baina sarri-sarritan ber-berak izaten dira, gain-gainetik besterik ez. Gainera, atzerrian, denbora gutxiago izaten dugu ikasteari eusteko (lehen zatia amaituta).

Corrections · 0

Don’t miss out on the opportunity to learn a language from the comfort of your own home. Browse our selection of experienced language tutors and enroll in your first lesson now!

Start Learning Today